31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGUZKITZA

Merezimendu-lehiaketa, administrari laguntzailearen lanpostu huts bat betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria

Bukatu zen administrari laguntzailearen lanpostu huts bat sarrera-prozedura erabiliz eta merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautapen-prozesua, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoarekin (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa), zeinaren deialdia argitaratu baitzen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an. Hala, puntuaziorik handiena eskuratu zuen izangaia izendatzea erabaki zen, jarraikiz hautapen epaimahaiak eginiko izendapen proposamenari.

Borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetzeko unetik, Maite Caballero Echecónek eta Ana Sainz Lezak eginiko eskaerei, eta administrari laguntzailearen lanpostuaz jabetzeari uko egin zioten M.ª Rosa Mendiri Garcíak, Blanca Ujué Goñi Allok eta Rosalía Larumbe Anduezak, eta ez zuen lanpostuaren jabetza hartu M.ª Lourdes Ramas Igeak.

Horiek horrela, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapen osagarria egitea administrari laguntzailearen lanposturako.

Horrenbestez, bat etorriz ezarririk dagoenarekin 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua) eta deialdiaren 10. oinarrian,

EBATZI DUT:

1. Maria Teresa Mercero Garrues izendatzea, deialdian ezarritako administrari laguntzailearen lanpostua bete dezan (lanaldi osoan).

2. Proposaturiko izangaiari aditzera ematea ezen falta den dokumentazioa aurkeztu behar duela, eta lanpostuaren jabetza 2025eko otsailaren 17an hartu.

3. Interesdunari jakinaraztea.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

5. Agintzea argitara dadila deialdiaren web orrian, toki erakundearen atariaren barnean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iguzkitzan, 2025eko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Miguel Ábrego Bujanda.

Iragarkiaren kodea: L2501404