31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, kirol kudeatzailearen lanpostu bat, B mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Deialdiko lanpostua bete gabe uztea

Uharteko alkateak 2025-0090 Ebazpena eman zuen 2025eko urtarrilaren 28an. Hona hemen:

Ikusirik 2024-1324 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdi bat, Uharteko Udaleko langile lan-kontratudun finkoentzat murriztutako oposizio baten bidez betetzeko kirol kudeatzailearen lanpostua, B mailakoa eta lan-kontratudun finkoen araubidekoa (50.4 kodea duena plantilla organikoan), Kirol Alorrean jardun zezan. Deialdi hori, hain zuzen, argitaratu zen 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an.

Ikusirik 2024-1403 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen behin betiko zerrenda, izangai bakarra onarturik; Aitziber Juaniz Moriones.

Ikusirik epaimahaiak eginiko proben behin betiko emaitzak argitaratu direla eta izangaiak ez duela gainditu eskatzen zen gutxieneko puntuazioa proba praktikoan,

EBAZTEN DUT:

1. Azaldutako arrazoiengatik, bete gabe uztea deialdi honetako lanpostua: deialdia, kirol kudeatzailearen lanpostu bat, B mailakoa, barne-igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzeko.

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen web atarian, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Uharten, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2501376