2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BASABURUA
Deialdia, lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatua izendatzea
Alkatetzaren abenduaren 17eko 144/2024 Ebazpenaren bidez zerbitzu anitzetako enplegatuaren izendapena onetsi zen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera.
Beraz, Oier Legarra Beunza lan-kontratudun finko izendatzen da zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, puntuazio handiena lortu duen izangaia baita.
Lanpostuaren jabetza hartu beharko du 2024ko abenduaren 26a baino lehen.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bertzela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Basaburuan, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2501889