31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BASABURUA

Deialdia, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Garbitzaileen izendapenak

Alkatetzaren abenduaren 12ko 143/2024 Ebazpenaren bidez eta Alkatetzaren abenduaren 27ko 152/2024 Ebazpenaren bidez, garbiketako langileen bi lanpostu betetzeko izendapenak onetsi ziren. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan; hain zuzen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.

Hala, Begoña Arano Galarza eta Aitor Arangoa Mariezkurrena izendatzen dira langile lan-kontratudun finko, garbitzailearen 3. lanpostua eta 4. lanpostua betetzeko, hurrenez hurren, beraiek baitira puntuazio handiena lortu duten izangaiak.

Lanpostuaz jabetu beharko dute 2024ko abenduaren 26a eta 2025eko urtarrilaren 2a baino lehen, hurrenez hurren.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Basaburuan, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2501888