31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planaren eguneratzearen ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela berrogeita bost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Horiek aurkezten ahalko dira Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 3. solairua, 31005 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako tokietatik edozeinetan. Nolanahi ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan adierazitako subjektuek Administrazio Publikoarekin dituzten harremanak, nahitaez, bitarteko elektronikoen bidez izanen dira.

Espediente hori euskarri digitalean ere eskura daiteke Interneten ("Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia"):

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/transparencia/tramite-informacion-publica/informacion-publica-EAE-plan-regadio

Espedientea: Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planaren (FUP) eguneratzearen hasierako bertsioa eta FUParen eguneratzearen ingurumen-azterketa estrategikoa (IAE).

Sustatzailea: Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua. Nafarroako Gobernua.

Prozedura: FUParen eguneratzearen ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta (IEEA).

Halaber, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren arabera, entzunaldi publiko bat eginen da FUParen eguneratzeari buruz, jardunaldi bat eginez Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen egoitzan (Camino San Marcial kalea 19, behea).

Iruñean, 2024ko azaroaren 27an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2417500