1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
144/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduaren ikasketa-planaren aldaketa argitaratzeko agintzen duena.
Ikusirik Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena, 2024ko maiatzaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduatuaren titulu ofiziala lortzeko ikasketa-plana aldatzeari buruzkoa.
2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 27. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduatuaren titulu ofizialaren oraingo ikasketa-planaren aldaketa. Ikasketa-plan hori ebazpen honen eranskinean jasoa dagoen moduan egituratuko da.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 24an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO LAN HARREMANETAKO ETA GIZA BALIABIDEETAKO GRADUATUAREN TITULUAREN IKASKETA-PLANA
RUCT kodea: 2501298.
Jakintza-adarra: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak.
Jakintza-arloa: Gizarte Zientziak, Gizarte Lana, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, Soziologia, Zientzia Politikoa eta Nazioarteko Harremanak.
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Oinarrizko prestakuntza | 60 |
Nahitaezkoak | 120 |
Aukerakoak | 42 |
Praktikak | 12 |
Gradu Amaierako Lana | 6 |
Kredituak osotara | 240 |
Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:
JAKINTZA-ADARRA | IRAKASGAIA | ECTSAK | IKASMAILA |
Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak | Historia | 6 | 1.a |
Zuzenbidea | 12 | 1.a |
Ekonomia | 6 | 1.a |
Komunikazioa | 6 | 1.a |
Enpresa | 12 | 1.a |
Soziologia | 6 | 1.a |
Estatistika | 6 | 1.a |
Arteak eta Giza Zientziak | Hizkuntza Modernoa | 6 | 1.a |
Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:
MODULUA | ECTSAK | IRAKASGAIA | MOTA | ECTSAK | IKASMAILA | SEIHILEKOAK |
Oinarrizko edukiak | 60 | Historia | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 1.a |
Zuzenbidea | Oinarrizkoa | 12 | 1.a | 1.a eta 2.a |
| | Ekonomia | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 1.a |
Komunikazioa | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 1.a |
Hizkuntza Modernoa | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 1.a |
Enpresa | Oinarrizkoa | 12 | 1.a | 2.a |
Soziologia | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 2.a |
Estatistika | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 2.a |
Nahitaezko irakasgaiak | 120 | Ekonomia | Nahitaezkoa | 6 | 2.a | 3.a |
Enpresa | Nahitaezkoa | 18 | 2.a eta 3.a | 3.a, 4.a eta 5.a |
Zuzenbidea | Nahitaezkoa | 66 | 2.a eta 3.a | 3.a, 4.a, 5.a eta 6.a |
Hizkuntza Modernoa | Nahitaezkoa | 3 | 2.a | 3.a |
Soziologia | Nahitaezkoa | 15 | 2.a eta 3.a | 3.a eta 6.a |
Psikologia | Nahitaezkoa | 12 | 2.a eta 3.a | 4.a eta 5.a |
Aukerakoen modulua | 42 | Aipamena Enpresen Lan Aholkularitzan | Aukerakoa | 36 | 4.a | 7.a eta 8.a |
Aipamena Giza Baliabideen Zuzendaritzan | Aukerakoa | 36 | 4.a | 7.a eta 8.a |
Aukerakotasun komuna | Aukerakoa | 6 | 4.a | 7.a eta 8.a |
Kanpoko praktikak | 12 | Kanpoko praktikak bulegoetan | Nahitaezkoa | 12 | 4.a | 8.a |
Kanpoko praktikak enpresetan | Nahitaezkoa | 12 | 4.a | 8.a |
Gradu Amaierako Lana | 6 | Gradu Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 6 | 4.a | 8.a |
Iragarkiaren kodea: F2501392