31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

35E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten lanpostu hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 5eko 170E/2024 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori argitaratu zen 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 24ko 1677E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, ondotik aipatzen diren izangaiei esleitzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ETE-Erradiologiako teknikari espezialisten lanpostu hutsak:

Barne lekualdatzea:

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

TRES ORDOÑEZ, MARÍA ANUNCIACIÓN

69977

REINA SOFÍA OSPITALEA

DÍAZ NAVARRO, VANESA

71718

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

RUIZ AMEZCUA, ESTÍBALIZ

66275

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

SARRIÁ BAIGORRI, CRISTINA

72305

REINA SOFÍA OSPITALEA

Lekualdatze nazionaleko txanda:

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

LARRAMENDI LÓPEZ, CRISTINA

67081

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

2. Izendatutako lehiakideek 2025eko otsailaren 25ean hartu beharko dute lanpostuen jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2500658