1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
195/2025 EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Margarita González Paredes andrea Unibertsitateko kudeatzaile izendatzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40 h) artikuluak xedatzen duenez, kudeatzailea errektoreak izendatuko du, Gizarte Kontseiluarekin bat etorriz.
2025eko urtarrilaren 31ko bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak errektorerekin adostu zuen Margarita González Paredes andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaile izendatzea.
Azaldutakoagatik, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Margarita González Paredes andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaile izendatzea.
Bigarrena.–Adieraztea ebazpen honek ondorio ekonomiko eta administratiboak izanen dituela 2025eko otsailaren 1etik aitzina.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 31n.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2501657