1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
175/2025 EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreordeak izendatzen dituena.
Zuzendaritza-taldearen zati bat berritzeko helburuz, bidezkoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreordeen izendapena formalizatzea.
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren 40 g) eta 41.2 artikuluek eman dizkidaten eskumenak erabiliz –Foru dekretu horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten ditu–,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreorde izendatzea honako hauek, 2025eko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin:
–Martín Larraza Quintana, Ikerketako errektoreodea.
–Luis Gandía Pascual, Irakasleen Gaietarako errektoreordea.
–Mónica Cortiñas Ugalde, Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordea.
–Javier Goicoechea Fernández, Irakaskuntzako errektoreordea.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2501659