31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

304/2025 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 152/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 972/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko martxoaren 16an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2624/2024 Ebazpenaren bidez eta urtarrilaren 10eko 58/2025 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak funtzionario izendatu ziren, eta beste batzuk kontratatzea bidezkoa zela erabaki zen. Horrez gainera, epearen zenbaketa eten zitzaien, besteak beste, Andrés María Santamaría Gastón jaunari eta María Isabel Ruiz Romero andreari, ezinbesteko kausa bat alegatu zutelako.

Alegatutako ezinbesteko kausa hori bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik, eta egin denez lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa, bidezkoa da izendapena egitea eta dagozkien lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Andrés María Santamaría Gastón jauna eta María Isabel Ruiz Romero andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2025eko otsailaren 20an jabetu beharko dute lanpostuaz, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian edo Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan, kasua zein den.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU
ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU
DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZA

GIDABAIMENA

KARGAK
MANEIATZEA

SANTAMARIA GASTON, ANDRES MARIA

0034925

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

RUIZ ROMERO, MARIA ISABEL

0068464

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

Iragarkiaren kodea: F2501557