1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
183/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita bidezkoa dela María Luisa Solano Nuin andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2568/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozeduraren bidezko deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen hamabost lanpostu, gehienez ere, betetzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1926/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak kontratazio proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1778/2024 Ebazpenaren bidez eta irailaren 23ko 3441/2024 Ebazpenaren bidez kontratatu egin ziren. Bestalde, María Luisa Solano Nuin andreari dagokionez, epearen zenbaketa eten egin zen, ezinbesteko kausa bat alegatzeagatik.
Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da kontratatzea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea María Luisa Solano Nuin andrea kontrata dezatela erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko gisa, eta plantilla organikoan 9450 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nafarroako Foru Ogasunari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.
2. Izangaiak behar den kontratua sinatu beharko du 2025eko otsailaren 17an. Kontratua eskuragarri dagoenean, horren berri emanen zaio, sina dezan. Telematika bidez sinatzen ahalko du, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.
Kontratua sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, zeinari aditzera ematen baitzaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2501314