31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

180/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Ricardo García Garrido jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, mantentze-lanetako laguntzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 153/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 956/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak zenbait izendapen proposamen egin zituen, puntuazio handienak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Ondoren, haien izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 4340/2024 Ebazpenaren bidez, apirilaren 8ko 1355/2024 Ebazpenaren bidez, ekainaren 10eko 2270/2024 Ebazpenaren bidez, uztailaren 29ko 4205/2024 Ebazpenaren bidez eta azaroaren 6ko 4205/2024 Ebazpenen bidez.

Azken izendapenaren ondoren, Juan Miguel Lacueva Arriaga jaunari borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, Administrazio honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zelako. Hori dela eta, beste izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, eta bertan Ricardo García Garrido jauna sartu zen, bera baita izangaien zerrendan haren ondo-ondotik dagoen izangaia.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ricardo García Garrido jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, mantentze-lanetako laguntzaileen lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoan 7724 zenbakiarekin identifikatuta dagoen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko San Jose zentroari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.

2. Izendatutako izangaiak 2025eko otsailaren 19an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2501317