31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

35E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena María Eladia Fabo Apesteguia andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Ataleko burua, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erakunde autonomoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan eta otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuetan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Eladia Fabo Apesteguia andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Ataleko burua, 2025eko urtarrilaren 26tik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura igortzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 22an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2500927