2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA
Desafektazioa Otsagabiko 9. poligonoko 1. lurzatian, zuntz optikoaren kanalizazio berria egiteko. Behin betiko onespena
Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2025eko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen espediente bat herri-lurrak okupatzeko Otsagabiko udal-mugartean (9. poligonoa, 1. lurzatia), zeina eratortzen baita eremu pribatuan zuntz optikozko kanalizazio berria egiteko obra zibilaren memoriatik. Lyntia Networks SAUk sustatu du. Bertan, Enagas enpresak lehendik jarria duen kutxatila bat, perretxiko erakoa, lotuko da Lyntia enpresaren kutxatila berri batekin, eta, horretarako, kanalizazio berri bat eginen da, 90 metrokoa, lurretik. Orobat, aipatutako osoko bilkuran behin betiko onetsi zen administrazio baldintzen agiria eta espedientean eranskin gisa doan gainerako dokumentazioa.
Desafektazioaren hasierako onespena 2024ko abuztuaren 7ko bilkuran erabaki zen, aho batez, eta jendaurrean egon zen, 2024ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 26an argitaratu baitzen, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan xedatuta dagoenari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea).
Jendaurreko aldian ez da alegaziorik aurkeztu, eta erabaki da behin betiko onestea.
Ezkarozen, 2025eko otsailaren 3an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.
Iragarkiaren kodea: L2501612