30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Udalaren etxeko laguntza-zerbitzuak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Udalaren etxeko laguntza-zerbitzuak arautzen dituen udal ordenantzan, egungo 9. artikulua aldatzen duena.

Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko aldiari buruzko iragarkia argitara eman zen 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

PCEGa < OAEAPa

< 700 euro

3 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAPa - OAEAParen %105

700 euro - 735 euro

6 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAParen %105 - OAEAParen %120

735 euro - 840 euro

Prezio publikoaren 0,15

2,67 euro orduko

OAEAParen %120 - OAEAParen %135

840 euro - 945 euro

Prezio publikoaren 0,30

5,33 euro orduko

OAEAParen %135 - OAEAParen %150

945 euro - 1.050 euro

Prezio publikoaren 0,45

8,01 euro orduko

OAEAParen %150 - OAEAParen %165

1.050 euro - 1.155 euro

Prezio publikoaren 0,60

10,67 euro orduko

OAEAParen %165 - OAEAParen %180

1.155 euro - 1.260 euro

Prezio publikoaren 0,75

13,33 euro orduko

OAEAParen %180 - OAEAParen %195

1.260 euros-1.365 euros

Prezio publikoaren 0,90

16,00 euro orduko

PCEGa > OAEAParen %195

> 1.365 euro

Prezio publikoa

17,78 euro orduko

(*) Karga-eskalaren erreferentzia izanen da familia-unitatearen PCEGa (per capita errenta garbia), eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko gordetzen duen proportzioan (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa).

Sarrigurenen, 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2501184