2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Udalaren kultur jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoei buruzko udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kultur jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoei buruzko udal ordenantzan, zehazki, 4. artikuluko ("Tarifak") B) apartatuan ("Tarifak itzultzea").
Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko aldiari buruzko iragarkia argitara eman zen 2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.
Hona hemen 4. artikuluko ("Tarifak") B) apartatuaren ("Tarifak itzultzea") aldaketa:
"Jardueraren zenbatekoa itzuliko da soilik baldin publizitate eskuorrian adierazitako eguna baino lehen idatziz eskatzen bada Eguesibarko Udaleko erregistroan; kasu horretan, tasaren zenbateko osoaren %15 atxikiko da kudeaketa-gastu kontzeptupean".
Sarrigurenen, 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2501183