30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Udal ordenantza, 70 urtetik gorakoei podologoarentzako laguntza ekonomikoak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Urraulgoitiko Udalak, 2025eko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 70 urtetik gorakoei podologoarentzako laguntza ekonomikoak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek Udalaren Idazkaritzan espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urraulgoitin, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, M.ª Rosario Larrea Leoz.

Iragarkiaren kodea: L2501258