2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Aldaketa, 1. poligonoko 9. lurzatirako xehetasun-azterketan. Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2025eko urtarrilaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Gindal 1 jabekideen erkidegoak Sunbillako 1. poligonoko 9. lurzatirako aurkeztutako xehetasun-azterketaren aldaketa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Sunbillan, 2025eko otsailaren 4an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L2501605