2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Aldi baterako okupazioa 6. poligonoko 21. eta 79. herri-lurzatietan eta 5. poligonoko 135., 136. eta 409. lurzatietan, Tafalla Campanas aldi baterako enpresa-elkartearen alde. Jendaurrean jartzea
Puiuko Udalak, 2025eko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen, legezko udalkide kopuruaren gehiengo osoarekin, honako hauen aldi baterako okupazioa, Tafalla Campanas aldi baterako enpresa-elkartearen alde: 6. poligonoko 21. eta 79. herri-lurzatiak eta 5. poligonoko 135., 136. eta 409. lurzatiak. Haietatik, iraganen da 164 metro lineal izanen dituen eta 15 metro zabal izanen den sarbide bat (2.460,00 m², guztira), Abiadura Handiko Kantauri-Mediterraneoa Korridorearen Plataformaren Oinarrizko Proiektuaren obretarako, zehazki, Tafalla-Arrizabalaga (Nafarroa) tarterako. Orobat, Udalak onetsi zuen okupazio hori arautzen duen baldintza-agiria.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Udalaren taulan eta egoitza elektronikoan, egoki jotzen diren alegazioak aurkezteko. Hori guztia, bat etorriz ezarritakoarekin Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 215. artikuluan.
Alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako erabakia behin betikoa izanen da, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 215. artikuluan ezarritako dokumentazioa bidaliko dio Udalak herri-lurren arloan eskuduna den departamentuari, baimendu dezan.
Puiun, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2501509