30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025erako

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 26an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Behin betiko onetsi dira 2025eko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

ZERGA-TASAK, 2025. URTERAKO

1.–Onestea 2025eko ondoko zerga-tasa hauek.

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren tasa %0,28 izanen da.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) karga-tasa %4 izanen da.

–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren errekargua 1,40 izanen da udalerri osoan.

–%15,00eko zerga-tasa finkatzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

–Koefizienteak urteka finkatzea, Nafarroako Gobernuak onesten dituen gutxienekoak.

–Etxebizitza hutsen gaineko zergarako karga-tasa finkatzea (Nafarroako Gobernuaren Erregistroan, Etxebizitza hutsen gaineko erregistroan agertzen diren etxebizitzetarako):

  • 1. %0,50 lehenbiziko urterako.
  • 2. %1 bigarren urterako.
  • 3. %1,5 hirugarren urterako eta hurrengoetarako.

2025EKO TASA ETA PREZIO PUBLIKOEN ONESPENA

1.–ORDENANTZA, ETXEKO ANIMALIA ARRISKUTSUAK ARAUTZEN DITUENA

Ordenantza: 2014ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: 50,00 euro.

2.–ORDENANTZA FISKALA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEA ARAUTZEN DUENA

Ordenantza: 2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa

–Kiroldegiko pabiloia erabiltzea:

  • Pista osoa, ordubete: 25,00 euro.
  • Pista erdia, ordubete: 15,00 euro.
  • Taekwondo aretoa, ordubete: 15,00 euro.
  • Dutxa erabiltzea: 2,50 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea (10 lagun, gehienez): 21,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea (20 lagun, gehienez): 26,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea (30 lagun edo gehiago): 31,00 euro.

–Zamariain pilotalekua erabiltzea:

  • Kantxa, argirik gabe, ordubete: 2,00 euro.
  • Ordu erdiko argiztapena: 1,00 euro.
  • 8 partaide baino gehiagoko jarduera, ordubete: 8,15 euro.
  • Urtebetetzerako erreserba, ordubete: 33,00 euro.
  • Fidantza, 50,00 eurokoa, 8 pertsonatik gorako erreserbetan, urtebetetze eta jardueretarako.

–Belar artifizialeko zelaia, Osabidean, Garesko futboleko kirol-elkarteak ez besteek erabiltzen badute:

  • Futbol 8:
    • Entrenamendua, 1,5 ordu argirik gabe: 61,00 euro.
    • Entrenamendua, 1,5 ordu argiarekin: 71,00 euro.
    • Partidak, 2 aldagela argiarekin: 81,00 euro.
    • Partidak, 2 aldagela argirik gabe: 71,00 euro.
  • Futbol 11:
    • Entrenamendua, 1,5 ordu argirik gabe: 112,00 euro.
    • Entrenamendua, 1,5 ordu argiarekin: 137,00 euro.
    • Partidak, 2 aldagela argiarekin: 147,00 euro.
    • Partidak, 2 aldagela argirik gabe: 137,00 euro.

–Denboraldiko abonua igerilekurako:

  • 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urtera bitarte: 46,00 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 51,00 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 68,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 46,00 euro.

–Hilabeteko abonua igerilekurako (datatik datara):

  • 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urtera bitarte: 30,00 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 35,00 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 41,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 30,00 euro.

–Hamabostaldiko abonua (denboraldi guztian):

  • 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urtera bitarte: 40,00 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 46,00 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 51,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 40,00 euro.

–Eguneko sarrerak, astelehenetik ostiralera (jaiegun ez badira):

  • 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urtera bitarte: 5,50 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 6,50 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 7,50 euro.
  • 65 urtetik gora: 5,50 euro.
  • Azken ordua (18:00etatik 20:00etara): 3,00 euro.

–Eguneko sarrerak, larunbat, igande eta jaiegunetan:

  • 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urtera bitarte: 6,50 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 7,00 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 8,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 5,50 euro.
  • Azken ordua (18:00etatik 20:00etara): 3,00 euro.
  • Kenkariak:
    • %50 merkeagoak denboraldiko abonua eta hilabeteko abonua.
      • Desgaitasuna izanez gero: gutxienez %33ko desgaitasuna frogatzea.
    • %30 merkeagoak denboraldiko abonua eta hilabeteko abonua.
      • Langabeen edo 18 urtetik beherako seme-alaben kasuan, horien gurasoak biak langabezian badaude edo familia gurasobakarrak badira eta zaintza eta jagoletza duen ezkontidea langabezian badago: langabeziaren txartel eguneratuarekin frogatuko du eta, kasua bada, familiaren egoerari buruzko zinpeko deklarazioarekin.
    • %20 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonua.
      • Familia ugarien kasuan: familia ugariaren txartelarekin frogatuko da.
    • Gutxienez 20 laguneko taldeak, herritik kanpokoak:
      • Astelehenetik ostiralera (jaiegun ez badira): 4,50 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.
      • Larunbat, igande eta jaiegunak: 6,00 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.
    • 50 lagunetik gorako taldeak, herritik kanpokoak:
      • Astelehenetik ostiralera (jaiegun ez badira): 3,50 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.
      • Larunbat, igande eta jaiegunak: 5,50 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.

Taldeei kenkariak ezartzeko, lagun guztiek (20, 50 edo gehiago) bertan egon beharko dute sarrera ordaintzeko unean.

Kenkaria eskuratu ahal izateko, behar den eskaera aurkeztu beharko diote Udalari eta horrek erabakiko du eman edo ez. Ezin dira bi kenkari edo gehiago batera aplikatu.

3.–PIPERRAREN ETA SASOIKO BARAZKI ETA FRUITUEN MERKATARITZA ARAUTZEN DUEN GARESKO UDALAREN ORDENANTZA

Ordenantza, 2013ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa

Saltokia denboraldiko (12 * 8 metro): 274,00 euro.

4.–UDAL ORDENANTZA FISKALA, AZTERKETA ESKUBIDEEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

2021eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 31koa

A.1.–A mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 30,45 euro.

A.2.–B mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 20,30 euro.

A.3.–C mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 15,25 euro.

A.4.–D eta E mailetako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 10,15 euro.

B.1.–A mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 15,25 euro.

B.2.–B mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 13,20 euro.

B.3.–C mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 10,15 euro.

B.4.–D eta E mailetako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 5,10 euro.

5.–ORDENANTZA, HILETA ZIBILEI BURUZKOA

–El Vínculoko bigarren solairuko aretoan egiten bada:

  • Garesen erroldaturik ez daudenentzat: 142,00 euro.
  • Garesen erroldaturik daudenentzat: 31,00 euro.

6.–ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOA TERRAZEKIN OKUPATZEARI BURUZKOA

2012ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 4koa

–Urte osoa:

  • Mahai eta aulkiak: 22,00 euro/m².
  • Mahaiak, aulkiak, egitura erdi-iraunkorreko beladoreak: 25,00 euro/m².
  • Upelak, lore askak, beste batzuk: 11,50 euro/m².

–Udako denboraldia (martxoaren 15etik urriaren 31ra):

  • Mahai eta aulkiak: 19,00 euro/m².
  • Mahaiak, aulkiak, egitura erdi-iraunkorreko beladoreak: 22,00 euro/m².
  • Upelak, lore askak, beste batzuk: 10,00 euro/m².

7.–HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

2005eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 7koa

–Aprobetxamenduak (prezioak urteko eta erreguko):

  • Laborantzako loteak: lehentasuna duten herritarrendako, lehorreko lurra: 11,15 euro.
  • Laborantzako loteak: lehentasuna duten herritarrendako, ureztalurra: 22,70 euro.
  • Laborantzako loteak: zuzenean herritarren artean, lehorreko lurra: 20,10 euro.
  • Laborantzako loteak: zuzenean herritarren artean, ureztalurra: 40,85 euro.
  • Laborantzako loteak: enkante bidez, lehorreko lurra: 20,10 euro.
  • Laborantzako loteak: enkante bidez, ureztalurra: 40,85 euro.
  • Familia-baratzeak: zuzenean herritarren artean: 56,15 euro.

–Bazkalekuak:

  • Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Santa Agueda: 687,15 euro.
  • Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Nequeas: 5.904,15 euro.
  • Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Larrandia: 1.524,40 euro.
  • Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: El Monte: 1.535,40 euro.
  • Enkantea: Santa Agueda: 687,15 euro.
  • Enkantea: Nequeas: 5.828,35 euro.
  • Enkantea: Larrandia: 1.524,40 euro.
  • Enkantea: El Monte: 1.535.90 euro.

Aprobetxamenduaren errentamenduagatik ordaindu beharreko kanona urtero eguneratuko da aprobetxamenduaren lehenengo urtetik hasita. Horretarako, nekazarien kasuan, haiek jasotako prezioek aurreko urtean izandako aldaketa gehitu eta metatuko da (laborantzako lurzatien aprobetxamenduari aplikatzeko); eta abeltzainen kasuan, haiek jasotako prezioek jasandakoa (larreen aprobetxamenduari aplikatzeko). Halakorik ezean, kontsumorako prezioetan izandako aldaketa (KPI) aplikatuko da, hori zehazten baita prezio horri aplikatuta erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako ehuneko-indizea.

–Ehiza barrutiaren aprobetxamendua 1.500,00 euro izanen da.

8.–ORDENANTZA, ERAIKINAK LEHEN ALDIZ ERABILI EDO OKUPATZEKO LIZENTZIAK EMATEA ARAUTZEN DUENA

2001eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 15ekoa

–Eraikin berriak: etxebizitzarako hiri-unitate bakoitzeko: 203,00 euro.

–Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 140,00 euro.

–Erabileraren aldaketak, etxebizitzen sorrera: 140,00 euro.

–Tasa etxeko ukuilurako baimenagatik:

  • Etxeko ukuilu berria: 102,00 euro.
  • Etxeko ukuilua handitzea: 51,00 euro.

9.–ORDENANTZA, MERKATARITZA EZ-EGONKORRA ARAUTZEN DUENA

2016ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa

–Finkoak ez direnak, egun bakoitzeko: 10,70 euro.

–Finkoak, hiruhileko bakoitzeko (larunbatak/7 m): 106,60 euro.

10.–ORDENANTZA, AGIRIAK EGIN ETA IZAPIDETZEKO ZENBAIT TASA ARAUTZEN DITUENA

2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa.

–Ziurtagiriak:

a) Udalaren base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiriak: 2,00 euro.

b) Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 4,10 euro.

–Txostenak: 18,30 euro.

Horri gehituko zaio udal funtzionarioak edo langileak hura prestatzeko eman duen denboraren kostua, Nafarroako Gobernuak onetsitako soldaten taulei jarraituz.

–Konpultsak:

a) Konpultsa: 0,55 euro.

b) Kopia konpultsatua: 1,05 euro.

–Fotokopiak:

a) DIN A4 neurriko kopiak:

  • Zuri-beltzean: 0,15 euro.
  • Koloretan: 0,25 euro.

b) DIN A 3 neurriko kopiak:

  • Zuri-beltzean: 0,20 euro.
  • Koloretan: 0,30 euro.
    • Lurzatien gaineko zedulak: 1,55 euro.
    • Planeamenduaren CDaren kopia: 17,00 euro.
    • Espedienteak izapidetzea:

a) Ezkontza zibila: 75,00 euro.

b) Izatezko bikoteak: 75,00 euro.

c) Arma txartela: 10,15 euro.

d) Egoiliar txartela: 0,00 euro, salbu eta galdu bada: 5,10 euro.

–Hirigintzako tramitazioak:

  • Obra-lizentziak tramitatzea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,35, eta gutxienez 6,60 euro.
  • Proiektu beraren hirugarren aldaketarako (txostena behar badu): 150,00 euro.
  • Udal Planeko aldaketa puntualak tramitatzea:
    • Egituraz kanpokoa: 110,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
    • Egiturazkoa: 280,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
  • Plan berezien eta plan partzialen tramitazioa, aldaketa eta ebazpena:
    • 280,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
  • Xehetasun-azterketen tramitazioa eta ebazpena: 107,00 euro.
  • Birpartzelazio proiektuen izapidetzea, etxebizitzetako m² eraikigarri bakoitzeko 2,25 euro, eta gutxienez: 295,00 euro.
  • Urbanizazio proiektuak tramitatzea, partikularrek eskaturik: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,24.
  • Lurzatiak banantzeko lizentzien izapidetzea, ateratzen den lurzati bakoitzeko: 93,50 euro.
  • Baimen administratiboa banaketa horizontalerako: 93,50 euro.
  • Hirigintzako kontsulten izapidetzea: 93,50 euro.
  • Hirigintza-zedulak: 10,15 euro.
  • Udal zerbitzu teknikoen ikuskapen txostena edo, alde batek eskatuta, egiaztatzeko obrak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin (lehenbiziko aldiz okupatzeko lizentzia edo bizigarritasun zedula behar ez duten obretan: igerilekuak, murruak, etxolak eta abar): 71,00 euro.
  • Jarduera sailkatuen eta jarduera kaltegabeen txostena:

AZALERA

SAILKATUA

KALTEGABEA

50 m²-ra bitarte

301,50 euro

147,20 euro

50 m²-tik 100 m²-ra bitarte

340,05 euro

169,55 euro

100 m²-tik 250 m²-ra bitarte

378,10 euro

188,30 euro

250 m²-tik 500 m²-ra bitarte

432,90 euro

216,20 euro

500 m²-tik gora

493,30 euro

246,65 euro

  • Ikuskapena eta txostena Udalaren ondarearen gaineko kalteei buruz, bakoitzeko: 104,05 euro.
  • Ikuskapena eta txostena eraikinei buruz haien segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapena aurri egoeraren espedienteetan:
    • Gutxieneko prezioa: 1,5 ordu: 191,85 euro.
    • Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 13,20 euro.
  • Kanpoko teknikari eskudun baten ikuskapena eta txostena: haren kostua kobratuko da.
  • Obrak egiteko aginduak: %5 egin beharreko obraren balio osoaren gainean (2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, uztailaren 22an).
  • Betearazpen subsidiarioak: %125 egindako obraren balio osoaren gainean (2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, uztailaren 22an).
  • Jardueren hasiera:
    • Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenak:
      • Jarduera sailkatua hasteko edo handitzeko adierazpen bakoitzeko: urteko EJZaren (ekonomia-jardueren gaineko zerga) kuotaren %100eko zerga izanen dute, gehi kanpoko txostenaren kostua, baldin hura eskatzea beharrezkotzat edo komenigarritzat jotzen bada (Ganasa, esaterako), eta gutxienez: 142,10 euro.
      • Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen araudia bai instalazioen egoera; txosten bakoitza: 142,10 euro.
    • Jarduera kaltegabearen erantzukizunpeko adierazpena:
      • Erabilera aldatzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 104,55 euro.
      • Lehen aldiz erabiltzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 104,55 euro.
      • Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen araudia bai instalazioen egoera; txosten bakoitza: 104,55 euro.
    • Jarduera birdefinitzea (taberna, kafetegia):
      • Definizio berri bakoitzeko: 142,10 euro.

11.–HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa

I. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.

–Lurrean: 288,80 euro.

–Nitxoan:

  • Gorpua: 192,00 euro.
  • Gorpuzkiak: 109,00 euro.
  • Errautsak: 97,00 euro.

–Kolunbarioan:

  • Gorpuzkiak: 97,00 euro.
  • Errautsak: 85,00 euro.

–Panteoian:

  • Gorpua: 197,00 euro.
  • Gorpuzkiak: 121,00 euro.
  • Errautsak: 103,00 euro.

II. epigrafea.–Hobitik ateratzea.

–Gorpuzki identifikatuak (berriz ehorztea):

  • Lurrean: 163,00 euro.
  • Nitxoan: 115,00 euro.
  • Panteoian: 157,50 euro.
  • (1. gorpuzkirako prezioak. Gorpuzki batzuk batera badira, 76,50 euro gorpuzkiko).

–Identifikatu gabeko gorpuzkiak (berriz ehorztea):

  • Lurrean: 133,00 euro.
  • Nitxoan: 103,00 euro.

–Panteoian: 133,00 euro.

–Errausteko gorpuzkiak (identifikatuak eta identifikatu gabekoak):

  • Banakoak: 115,00 euro.
  • Taldea: 150,00 euro.

III. epigrafea.–Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioa.

–Lurrean hobiratzea:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
  • Luzapena (10 urterako): 250,00 euro.

–Nitxoan:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
  • Luzapena (10 urterako): 250,00 euro.
  • Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 20,00 euro.

–Kolunbarioko hilobia:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 163,50 euro.
  • Luzapena (10 urterako): 109,00 euro.
  • Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 11,00 euro.

12.–ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 3koa

–Azoka txikiak (jaietan):

  • Baimenduak; saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko: 2,70 euro.
  • Baimenduak; saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,15 euro.
  • Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko: 3,25 euro.
  • Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,70 euro.

–Atrakzioak (zaldiko-maldikoak, puzgarriak...):

  • 50 m² bitarte (euro/eguna): 65,00 euro.
  • 51tik 100 m² bitarte (euro/eguna): 80,00 euro.
  • 100 m²-tik gora (euro/eguna): 113,00 euro.

Jaietan, kalez kaleko salmenta denean, 20 euroko fidantza emanen da, baimena eskatzen denean.

–Bestelako aprobetxamenduak: aldamioak, edukiontziak... (6,00 euro, gutxienez).

  • Kutxazain automatikoak, urtean: 130,00 euro.
  • Saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 65,00 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, egunean: 0,60 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, hilean: 6,50 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, urtean: 65,00 euro.

–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak:

  • m² edo zati bakoitzeko, egunean: 0,16 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, hilean: 2,40 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, urtean: 23,30 euro.

–Lurpeko aprobetxamendu bereziak:

  • Instalatutako tanga, m² edo zati bakoitzeko, urtean: 2,40 euro.
  • Gasa, argindarra eta telekomunikazioak banatzeko sareen instalazio eta aprobetxamenduengatik, metro lineal bakoitzeko, urtean: 1,90 euro.

–Beste aprobetxamendu batzuk, m² edo zati bakoitzeko, egunean:

  • m² edo zati bakoitzeko, egunean: 0,16 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, hilean: 2,40 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, urtean: 23,30 euro.

–Beste aprobetxamendu batzuk, m² edo frakzio bakoitzeko, filmak filmatzeko, eta antzekoak, 10 euro m² edo frakzioa, egunean.

13.–ORDENANTZA FISKALA, UDAL LOKALAK LAGATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

–Udaletxe berria: erabilera anitzeko gela eta batzordeen gela (2. solairuan):

  • Berogailuarekin: 10,15 euro.
  • Berogailurik gabe: 7,15 euro.
  • Taldeen jarduerak: 2,55 euro pertsona eta egun bakoitzeko.

–El Vínculo etxea:

  • 2. pisuko aretoa (ospakizun zibilak ezkontzak eta abar), erroldatu gabeak: 147,20 euro.
  • 2. pisuko aretoa (ospakizun zibilak ezkontzak eta abar), erroldatuak: 27,45 euro.
  • Erakusketa aretoa, beheko solairua, 3 astez: 37,60 euro astean.
  • Hitzaldi aretoa, ordu bakoitzeko: 10,70 euro.

–Eskualdeko ikastetxea (eskola ordutik kanpo), gela bakoitzeko:

  • Ordu batez erabiltzea, berogailurik gabe: 7,15 euro.
  • Ordu batez erabiltzea, berogailuarekin: 10,15 euro.

14.–ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOETAN PASABIDEEN LIZENTZIAK ARAUTZEN DITUENA

–Pasabiderako lizentziaren tasa:

  • Autoen 3 aparkaleku arte: 27,40 euro metro eta urte bakoitzeko (91,35 euro gehienez ere).
  • 4 aparkaleku edo gehiago: 49,25 euro metro eta urte bakoitzeko + 6,10 euro x aparkaleku kopurua.
  • Plaken fidantza: 28,45 euro.
  • Lehengoratzeko fidantza: 73,10 euro.

–Garabi zerbitzuak ibilgailuak bide publikotik kentzeko tasa:

  • Egunez, lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara:
    • Zerbitzu ezeztatua: tarifa hauen %50.
      • Autorako zerbitzua: 121,80 euro.
      • Furgonetarako zerbitzua: 162,40 euro.
      • Furgoirako zerbitzua, GPB (gehieneko pisu baimendua) baino tona gehiago: 270,50 euro.
  • Larunbatetan, jaiegunetan eta gauez (20:00etatik 8:00etara):
    • Autorako zerbitzu ezeztatua: tarifa hauen %50.
      • Autorako zerbitzua: 182,70 euro.
      • Furgonetarako zerbitzua: 243,60 euro.
      • Furgoirako zerbitzua, GPB (gehieneko pisu baimendua) baino tona gehiago: 406,00 euro.

–Erreserba-lizentzia: 48,70 euro/m/urte, eskatutako ordu-tartearen zati proportzionalean.

15.–ORDENANTZA, JUBILOTEKAREN TASEI BURUZKOA

–Per capita errenta 15.000,01 eurotik gora hilabetean: 15,25 euro.

–Per capita errenta 10.692,01 eurotik 15.000,00 eurora bitarte hilabetean: 10,15 euro.

–Per capita errenta 7.980,01 eurotik 10.692,00 eurora bitarte hilabetean: 5,10 euro.

–Per capita errenta 7.980,00 euro bitarte hilabetean: 0,00 euro.

16.–ORDENANTZA, TUTORETZAPEKO APARTAMENTUETARAKO SARBIDEA ETA ERABILERA-ARAUBIDEA ARAUTZEN DITUENA

Kuota: urtean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren %10.

Kuota ezarriko da bakoitzaren diru-sarreren arabera eta irizpide horren araberako proportzioan.

17.–BESTELAKO TASAK

–Garesen bisita gidatuak egiteko tarifak:

  • 20 eta 35 lagun bitarteko taldeak: 4,00 euro laguneko.
  • 35 pertsonatik gora: 3,00 euro laguneko.
  • Bi autobus: 2,00 euro laguneko.
  • 20 lagunetik beherako taldeak: 56,00 euro/taldea.
  • Garesko ikastetxe publikoa: salbuetsita.
  • Turismo bulegoak antolatutako bisitak, 20 lagun bitarte: 4,00 euro lagun bakoitzeko.

Bisitaren iraupena ordu eta erdikoa izanen da, gutxi gorabehera.

Gurutzearen eliza, Santiago eliza eta zubi erromanikoa bisitatzen dira. Ibilbidea egiten da Gurutze kaletik, Kale Nagusitik eta Julian Mena plazatik.

Garesko bisita osatzen bada beste leku batekin (esaterako: Eunate, Obanos, Donejakue bidearen zati batean ibiltzea...): 1,25 euro gehiago pertsonako.

18.–ORDENANTZA, MUSIKA ESKOLAN EMATEN DIREN IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO TARIFAK ETA ONARPENA ARAUTZEN DITUENA

–Izena emateko tasak:

  • Udalaren dirulaguntza duten udalerrietako ikasle ofizialak eta Udalaren dirulaguntzarik gabeko udalerrietako ikasle ofizialak.
  • Matrikulazioa: izena emateko eskubideak eta tasa akademikoa: 10 euro.
  • Ikasgaiak: 15 euro bakoitzeko.
  • Akordeoi, klarinete, flauta eta tronpetako hastapen ikastaroen matrikulazioari dagokionez, ikasturteko tasaren %25eko hobaria izanen dute Garesen erroldaturik diren 16 urte bitarteko ikasleek. Eskaintza hori matrikula kopuru mugatu bati aplikatuko zaio, betiere matrikulazio ordena kontuan hartuz.

–Musika Eskolaren lankidetza hitzarmena sinatua duten udaletan erroldatuta dauden familia-unitateek honako hobariak izanen dituzte.

  • Musika eskolako 3 irakasgaietan baino gehiagotan matrikulak dituzten familia-unitateen kasuan, %50eko hobaria izanen dute, adin txikiena daukan familiako kideak jasotzen dituen eskolen guztizko kostutik deskontatzeko.
  • %20ko hobaria hartutako eskolen guztizko kostutik deskontatzeko, Garesko Musika Eskolan izena ematen duten pertsonek familia ugaria direla frogatuz gero.
  • Gutxienez %33ko desgaitasuna frogatzen duten pertsonek %50eko hobaria izanen dute, hartutako eskolen guztizko kostutik deskontatzeko.
  • %30eko hobaria hartutako eskolen guztizko kostuan, 18 urtetik beherako seme-alabendako, guraso biak langabezian badira, edo familia gurasobakarra bada eta zaintzaz eta jagoletzaz arduratzen den ezkontidea langabezian bada. Egoera egiaztatzeko, langabezia-txartela eguneratuta aurkeztu beharko da eta, hala dagokionean, familia egoeraren zinpeko deklarazioa. Egoera hori frogatu beharko da Musika Eskolak ordainketa bakoitza igorri baino lehen.

–Ikasle bakar batek beherapen mota bakarraren onura izaten ahalko du. Ikasle batek deskontu mota bat baino gehiago lortzen ahal baditu, ikaslearendako onuragarriena dena bakarrik aplikatuko da.

  • Plan pedagogikoan jasotako irakasgaien ordu-kargak aldatzen badira, jatorrizko kargaren proportzioan kobratuko da.

Udalaren dirulaguntza duten ikasleentzako tarifak per capita errentaren arabera kalkulatuko dira (ikasturtea hasi aurreko ekitaldiko PFEZaren –pertsona fisikoen gaineko zerga– aitorpeneko familia-unitatearen zerga-oinarria zatitzetik ateratzen dena):

2025EKO PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

15.000TIK GORA

10.692,01ETIK 15.000RA

7.980,01ETIK 10.392,00RA

7.980 ARTE

Musika eta Mugimendua (4-6 urteko ikasleak) eta Gaitako danborra (4 eta 5 urteko ikasleak)

139,00

106,00

65,00

30,00

Musika-hizkuntza

155,00

118,00

73,00

33,00

Instrumentua 30', Kantua edo Harmonia

279,00

213,00

131,00

59,00

Instrumentua 45' (aukerako minutuak, diruz lagunduak)

302,00

230,00

142,00

64,00

Instrumentua 45' (aukerako minutuak, dirulaguntza gabeak)

557,00

425,00

262,00

119,00

Abesbatza edo Banda

56,00

42,00

26,00

12,00

Konboa edo Fanfarrea

98,00

75,00

46,00

21,00

Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP)

557,00

425,00

262,00

119,00

Euroak urtean. Eskolek taula hauetan onetsitakoa baino iraupen luzeagoa badute, tarifa handitu edo murriztuko da eskolaren iraupenaren proportzioan.

–Udal dirulaguntzarik ez duten ikasleen tarifak:

  • Irakasgaia: urteko tasa.
  • Musika eta Mugimendua (4-6 urteko ikasleak) eta Gaitako danborra (4 eta 5 urteko ikasleak): 278.75.
  • Musika Hizkuntza: 309.95.
  • Instrumentua 30', Kantua edo Harmonia: 557.45.
  • Musika tresna 45': 836.15.
  • Abesbatza edo banda: 111.05.
  • Konboa edo Fanfarrea: 196.65.
  • Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP): 1.114.90.
  • Tresnen mantentze-lanak 30 min: 309.95.

Garesen, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2419146