30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena. Eraikingintza-ordenantzaren 30. artikulua

Miranda Argako Udalak, 2025eko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntuala Miranda Argako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehatuko determinazioetan. Teresa Nebreda Artiedak sustatu du, Eraikingintza-ordenantzaren 30. artikuluari dagokionez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 78.1 eta 77.3 artikuluetan eta horiekin bat datozen artikuluetan ezarritakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Miranda Argan, 2025eko otsailaren 3an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2501610