30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Arau Subsidiarioetako aldaketa xehatua, 9. poligonoko 260. lurzatian (E). Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2025eko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntuala Miranda Argako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehatuko determinazioetan. "Gregorico SLU" merkataritzako enpresak sustatu du, "Lehorreko nekazaritzako biltegien ezaugarriak" izeneko 4.3.2 atala aldatzeari dagokionez; 9. poligonoko 260. lurzatia (E) ukituko du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 78.1 eta 77.3 artikuluetan eta horiekin bat datozen artikuluetan ezarritakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Miranda Argan, 2025eko otsailaren 3an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2501609