30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Xehetasun-azterketa UC14 unitatean, 2. poligonoko 74., 75., 76., 77., 78., 79., 80. eta 81. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025-0012 zenbakidun Dekretuaren bidez, 2025eko urtarrilaren 14an, hasiera batez onetsi da "Lodosako arau subsidiarioen xehetasun-azterketa, Gayarre kalea 1-15 (bakoitiak) UC14. 2. poligonoa, 74., 75., 76., 77., 78., 79., 80. eta 81. lurzatiak, Lodosa (Nafarroa)" izeneko dokumentuari. Lourdes San Miguel Rojok idatzi zuen 2024ko abenduan, eta Silvia García Ocónek eta Francisco Molinet Drondak sustatu.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), honen berri ematen zaie sustatzaileei eta xehetasun-azterketaren xedea diren katastro lurzatien jabeei; espedientea, erregelamenduak agindu bezala, jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, Udalak osoko bilkuran behin betiko onetsi aitzin, hura bidezkoa bada.

Lodosan, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2501298