2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia AR3-S3 Ekialdea eremuan. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea AR3-S3 Ekialdea eremurako hiri-jarduketarako plan berezia.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratutako egunkarietan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori igaro eta alegaziorik aurkeztu ez bada, AR3-S3 eremuko hiri-jarduketarako plan berezia behin betiko onetsia geratuko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Lekunberrin, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2501656