30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. sektoreko AH-15.13 eremu homogeneoan (2. poligonoko 278. lurzatia). Hasierako onespena

Itzako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Zuastiko 2. sektoreko AH-15.13 eremu homogeneoan (2. poligonoko 278. lurzatia). Sustatzailea da honako hauetako etxebizitzen jabeen erkidegoa: Zuastiko Arizko Kontzejuaren kaleko 15-29, Atondoko Kontzejuaren kaleko 1-13 eta Saratsako Kontzejuaren kaleko 16-26. Xedea da lurzatiko gehieneko barne-lerrokadurak aldatzea eta eremu homogeneoko soberako eraikigarritasuna banatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Itzan, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2501353