30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Aldabako 3. poligonoko 93. lurzatian. Hasierako onespena

Itzako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 3. poligonoko 93. lurzatian, Jesús María Satrustegui Azpirozek sustatua. Haren xedea da lurzatiaren eraikigarritasuna handitzea, indarreko Udal Planeko hirigintza-araudiak lehendik dauden etxebizitzak handitzeko baimentzen duen moduan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Itzan, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2501350