30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 82. lurzatian. Hasierako onespena

Itzako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Itzako 1. poligonoko 82. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Marta del Solar Ibáñez andreak, Ana Cristina García Pérez andreak eta José María Martínez Lamberto jaunak sustatu dutena. Helburua da Itzako 8.4 UE unitaterako aurreikusitako lerrokadura ofizialak eta gehienekoak aldatzea, bi lurzatietako bakoitzean ibilgailuentzako sarbidea baimentzeko eta, hirigintzaren araudiak eskatu bezala, haietako bakoitzean gutxienez bi ibilgailurentzako tokia izateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Itzan, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2501348