30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gelako buruen lau lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1612/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 31koan) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gelako buruen lau lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi horren 11. oinarrian xedatutakoa betez, oposizio-lehiaketako kalifikazio epaimahaiak honako hauek biltzen dituen izendapena proposamena aurkeztu du: Virginia Recalde Dorronsoro andrea, María Izaskun Larráyoz Oyarzun andrea, David Etuláin Ciganda jauna eta María Puy Aramendía Azcona andrea.

Deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 27an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2501259