2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRAÑETA
UO 11 urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Irañetako alkateak, urtarrilaren 28ko 6/2025 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du UO 11 egikaritze-unitatea, C1 partzela, urbanizatzeko proiektua, Irañetako UO-11 unitatea birpartzelatzeko proiektuaren ondoriozkoa (1. poligonoko 344. katastro-partzela), Benjamín Irurtia Claver jaunak eta Gema Peru Biurrun andreak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan, uztailaren 26ko 1/2017 FDLaren 74. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Irañetan, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cía.
Iragarkiaren kodea: L2501247