2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRAÑETA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Irañetako arau subsidiarioak aldatzeko UO2 eta UO3 unitateen eremuan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 27ko 5/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Irañetako UO2 eta UO3 unitateetan (1. poligonoko 272. eta 333. katastro-lurzatiak), Marcos Beraza Vitoriak sustatuta.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Jendaurrean jartzeko epean alegaziorik aurkezten ez bada, dokumentua behin betiko onetsiko da, hala badagokio.
Irañetan, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cía.
Iragarkiaren kodea: L2501216