30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU DEIERRIKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Jendaurreko informazioa

Ibiriku Deierriko Kontzejuko Kontzeju Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 22an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi du Herri-lurretako aprobetxamenduen erabilera arautzen duen Ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ibiriku Deierrin, 2025eko urtarrilaren 24an.–Kontzejuko burua, Juan Cruz Munárriz Echarte.

Iragarkiaren kodea: L2501190