30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea: sorrera eta estatutuak. Jendaurrean jartzea

Genevillako Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez, honako erabakia hartu zuen, hona hemen haren xedapen zatia:

Lehena.–Onestea Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea deritzon elkartea sortzea. Genevillako Udala elkarteko kide sortzaileetako bat izanen da, eta eskubide osoko bazkidea.

Bigarrena.–Onestea elkartea gidatuko duten estatutuen testua.

Hirugarrena.–Alkateari ahalmena ematea, elkartearen sorrera-akta sina dezan, bai eta elkartea sortu eta eratzeko beharrezkoak diren gainerako agiriak ere.

Laugarrena.–M.ª Asunción Landa Gil alkatea eta Óscar Eraso Martínez zinegotzia izendatzea Genevillako Udalaren ordezkari titular eta ordezko Elkartean.

Bosgarrena.–Jendaurrean jartzea erabaki hau, bai eta estatutuak ere, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalbatzaren iragarki-taulan, eta 30 eguneko epea ematea alegazioak aurkezteko. Epe hori igaro eta alegaziorik jartzen ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira elkartea sortzeko erabakia eta haren estatutuak.

Seigarrena.–Manresako Udalari eskuordetza ematea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko erabaki hau eta estatutuak jendaurrean jartzeko iragarkia.

Zazpigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Manresako Udalari.

Interesdunek idazkaritzan eskuratzen ahal dituzte estatutuak, bai eta egoitza elektronikoan ere.

Genevillan, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.

Iragarkiaren kodea: L2501289