2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Birpartzelazio proiektua, Udal Plan Orokorreko AD2 zuzkidura-jarduketan eta atxikitako SGZV1-1 eta SGZV1-2 sistema orokorretan. Hasierako onespena
Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 29an hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen birpartzelazio proiektua bat Udal Plan Orokorreko AD2 zuzkidura-jarduketan eta atxikitako SGZV1-1 eta SGZV1-2 sistema orokorretan, udal honen enkarguz Cristina Viña Oloronek idatzitako agiriaren arabera, udal erregistroan 2024ko azaroaren 28an aurkeztu baitzen.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da egoitza elektronikoko iragarki-taulan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 152. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2501269