30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Kalifikazio juridikoa aldatzea San Millan kaleko 50ean dagoen higiezinari, bertan dagoen etxebizitza handitzeko. Behin betiko onespena

Eratsungo Udalak, 2024ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea jabari eta erabilera publikoko ondasun higiezin honen kalifikazio juridikoa: San Millan kaleko 50aren parean dagoen 2,7225 m²-ko lurzatia, zeina eraikinera sartzeko atariaren aurrean baitago. Lurzati horrek hartzen du, hain zuzen, eraikinera sartzeko atearen ekialdean dagoen izkinatik 1,65 m-ko luzera duen tartea, eta 1,65 m-ko zabalera (mendebalderantz). Mugakide hauek ditu: ekialdean eta iparraldean, 1. poligonoko 82. lurzatiko eraikinaren hormak, eta mendebaldean eta hegoaldean, San Millan kalea. Ondareko-ondasun izatera pasako da, xedea izanik zuzenean besterentzea, San Millan kaleko 50ean dagoen etxebizitza handitzeko, eta bertan igogailua jartzeko. Izan ere, besterendu beharreko ondasunaren ezaugarriak direla-eta, ezinezkoa edo oso zaila egiten da ondasun hori lehiaketa publikora ateratzea.

Aipatu espedientea jendaurrean egon zen hilabetean, iragarkia argitaraturik 2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, eta Eratsungo iragarki-taulan; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Jendaurreko aldia iragan da haren kontrako inolako alegazio, erreklamazio edo kexarik aurkeztu gabe. Beraz, 2024ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran behin betiko onetsi zen aipatu higiezinaren kalifikazio juridikoaren aldaketa, eta zerbitzu eta erabilera publikotik desafektatu zen, haren sailkapena hemendik aurrera ondareko ondasuna izan dadin, gero besterendu ahal izateko.

Eratsunen, 2025eko otsailaren 3an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.

L2501613

Iragarkiaren kodea: