30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Berriozarko herri zaharreko V4-2 unitatearen Konpentsazio Batzordea desegitea

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 8an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"2024Ko abenduaren 27ko Hirigintza Arloko 205/2024 barne errefentziadun txostenaren arabera eta Berriozarko herri zaharreko V4-2 unitateko Konpentsazio Batzordea desegiteko eskabidearen aitzinean (Excavaciones Fermín Osés enpresak egina, unitatearen lurzoru guztien jabe bakarra bihurtu baita).

Unitatearen birpartzelazioa Jabetzaren Erregistroan inskribaturik eta gauzatze fasean egonik, enpresak dagozkion eraikitze lizentzia eta ukitzen duen urbanizazioaren egokitzeak egiteko lizentzia izanik.

Excavaciones Fermín Osés enpresak aurkeztu duelarik notarioaren aitzinean sinaturiko adierazpena, dokumentu publikoan eta konpentsazio batzordearen babesean, non Excavaciones Fermín Osés SL-k beregain hartzen dituen Berriozarko (Herri Zaharra) arau subsidiarioen V4-2 exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen eskubide eta betebehar guztiak.

Ikusirik espedienteko txosten juridikoak, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU,

Lehenbizikoa.–Onestea Berriozarko arau subsidiarioen herri zaharreko V4-2 unitatearen Konpentsazio Batzordea desegiteko eskaera.

Bigarrena.–Konpentsazio Batzordeko lurzoruen gainerako kudeaketa betebehar guztiak eskualdatzea, Berriozarko arau subsidiarioen herri zaharreko V4-2 unitatearen lurzoru guztien jabe bakarra den Excavaciones Fermín Osés enpresari; eta berari aplikatzea Borondatezko birpartzelazio hirigintza kudeaketaren arauak, jabe bakarra den aldetik (12/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 168. Artikulua - Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Berriozarren, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2501060