30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 535., 847., 746. eta 747. lurzatietan. Hasierako onespena

Hirigintzako zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez (199623 E espedientea), hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat 3. poligonoko 535., 847., 746. eta 747. lurzatietan, fatxadako baoei eta materialei buruzkoa eta Alfonso Jabat Izuk eta Asunción Asenjo Gorrichok sustatua.

Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berbintzanako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta agiria eta espedientea jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Berbintzanako Udalaren Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era.

Berbintzanan, 2025eko urtarrilaren 31n.–Hirigintzako zinegotzi ordezkaria, Eugenio de Luis Belloso.

Iragarkiaren kodea: L2501552