30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Udalaren lokalen erabilera eta lagapena arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2025eko urtarrilaren 28an egin bilkura berezian, erabaki du hasiera batez onestea Udalaren lokalen erabilera eta lagapena arautzen dituen udal ordenantza. Ordenantza horren xedea da ezartzea zer baldintzatan lagako den Agoizko Udalaren jabetzako udal lokalen erabilera, bertan gizarte eta kultura arloko jarduerak egiteko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2025eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2501335