30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, banakako gizarte laguntzena, taxi-bonuen bidez ordezko garraiobide egokitua emateko garraio kolektiboetan sartzeko arazo larriak dituzten pertsonei, 2025. urtean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 812528.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/812528).

Deialdi honen xedea da banakako laguntzak arautzea desgaitasuna izan eta garraio kolektiboak erabiltzeko arazoak dituzten pertsonendako, taxi-bonuen bidez garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezaten 2025eko ekitaldian.

Eskaerak eskabide orri baten bidez aurkeztuko dira, eta orri hori interesdunak sinatuko du edo, bestela, ordezkari batek, zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz frogatzen badu ordezkaritza. Deialdi honen I. eranskinean ageri den eredua erabiliko da.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2025eko urriaren 10ean.

Antsoainen, 2025eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.

L2501539

Iragarkiaren kodea: