30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa Udal Planean, lurzoru urbanizaezinean abeltzaintza intentsiboko instalazioak ezartzeari buruzkoa. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat Andosillako Udal Planean, lurzoru urbanizaezinean abeltzaintza intentsiboko instalazioak ezartzeari buruzkoa, Andosillako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Andosillan, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2501453