2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Lanaldi osoko eta B mailako berdintasun teknikari lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta izangaien zerrenda bat osatzeko, ordezkapen, baja edo errefortzu-beharrei erantzuteko. Izendapen-proposamena
Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak, urtarrilaren 24ko 5/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:
1.–Amaia Paz Vallejo izangaiaren alde izendapen-proposamena egitea, deialdian egin eta aurreikusitako probetan puntuaziorik handiena lortu duen izangaia izanik, mankomunitate honetako berdintasun teknikariaren lanpostua betetzeko lan-kontratudun finkoen araubidean. Lanpostuak administrazio publikoetako B maila du, eta lanaldi osoan jarduteko da.
Izendapena egiteko, hautagai horrek deialdiaren 8.–2 atalean eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, garaiz eta behar bezala. Hona hemen dokumentazioaren edukia:
Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dizkiote Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari:
a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, edo, hala badagokio, eskabideak aurkezteko epearen barruan titulua lortzeko moduan egotearen ziurtagiria.
b) Dagokion Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.
Izangaiek desgaitasuna alegatu badute, gainera, hura deialdiaren xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen eta balorazio eta orientazio talde eskudunek emana den agiria aurkeztu beharko dute.
c) Zinpeko edo zinezko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo etenda ez dagoela eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez dela izan adierazten duena.
d) Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa.
Proposatutako izangaiek, Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute beren estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapen edo zigor penalik ez dutela adierazteko.
e) Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo betetzeko zina edo agindua.
2.–Azken balorazioa eta ondoriozko zerrenda eta izendapen-proposamena argitaratzea probak egingo diren lekuan, iragarki-taulan eta Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen webgunean, eta modu sinesgarrian zerrenda horretako izangai guztiei jakinaraztea.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Jesus M.ª Larretxea Lazkano.
Iragarkiaren kodea: L2501246