30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administratzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Zinegotzi ordezkariaren 2024ko otsailaren 4ko ebazpena, zeinaren bidez onesten baita izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda deialdi honetarako: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administratzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa (A maila, taldearekin parekatua), Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzura aritzeko.

Tuterako Udalaren Ur Batzordeko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 30ean erabaki zuen deialdi bat eta haren oinarriak onestea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administratzailearen lanpostu bat (A maila), Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzura aritzeko. Deialdi hori 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an.

4. oinarrian (izangaiak onartzeari eta erreklamazioak egiteari dagokionez) honako hau ezarri da:

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen lehendakariak dagokion ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan argitara dadila aginduko du. Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere kontsultatzen ahalko da zerrenda (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo). Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrenda zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda gisa.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazietarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko lehendakariak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo).

4.4. Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi izangaiei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdietan eskatutako baldintzak. Behin aztertuta izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana, ohartuz gero baldintzaren bat ez dela betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

Horiek horrela, ebazten dut:

Lehena.–Onestea aipatutako deialdirako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda:

–Izangai onartuak:

1.–APESTEGUI PERALTA, PAULA

2.–ASIO GOICOECHEA, FABIAN DAVID

3.–CARBAJO SUTIL, MARIA CONCEPCIÓN

4.–CATALAN OIZ, MAITE

5.–CHIVITE CABEZUELO, MIGUEL

6.–CORDÓN MEDRANO, SONIA

7.–ERREA AROCA MIRIAM

8.–JIMENEZ BAIGORRI, BEATRIZ

9.–LÓPEZ BUISÁN, ANA MIRYAN

10.–MALO REMÓN, MARTA

11.–MOYA GAZQUEZ, JENNIFER

12.– PALACIOS ALAVA, MARIO

13.–PÉREZ BURGOS, ELENA

14.–PÓRTOLES DEL PUERTO, AINHOA

15.–RAMIREZ ERRO, JUAN ANDRÉS

16.–ROMANO BLASCO, JOSE LUIS

17.–ROMO REY, INMACULADA

18.–RUIZ REINALDOS, ANA

19.–SERRANO VILLAFRANCA, ESTHER

20.–SEVILLA SUBIZA, FRANCISCO JAVIER

21.–ULLATE ARRIAZU, JESÚS PEDRO

22.–URZÁIZ ARRONDO, LEYRE

–Izangai baztertuak:

ORTEGA AYLÓN, NURIA

(Ez du aurkeztu eskatutako titulurik).

Bigarrena.–Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, erreklamazioak egin edo, okerrik badago, horiek zuzentzeko.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoan, argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere.

Hirugarrena.–Honako hau izanen da epaimahaiaren osaera:

–Epaimahaiburua: Anichu Agüera Angulo, Tuterako Udaleko zinegotzia eta Tuterako Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: Victor García Sánchez, Tuterako Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezko epaimahaikidea: Íñigo Torrents Lizar, Tuterako Udaleko aholkulari juridikoa.

–Epaimahaikidea: Asun Nieto Zabala, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko aholkulari juridikoa.

Ordezko epaimahaikidea: Berta Enrique Cornago, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkari nagusia.

–Epaimahaikidea: Jesús Rosón Lete, Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateko kontu-hartzailea.

Ordezko epaimahaikidea: Rosana Hugarte Martínez, Corellako Udaleko kontu-hartzailea.

–Epaimahaikidea: Ángel Luis Antón Agramonte, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: José Miguel Catalán Ayuso, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Idazkaria: Miriam Mendoza Jiménez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako goi mailako teknikaria.

Ordezko idazkaria: José Luis Zardoya Molinos, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko aholkulari juridikoa.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo).

Tuteran, 2025eko otsailaren 4an.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2501670