30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, oposizio bidez gizarte-hezitzaileen aldi baterako kontrataziorako izangaien bi zerrenda eratzeko, bata gaztelaniazkoa eta bestea euskarazkoa

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 10ean hartu erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio bidez izangaien bi zerrenda eratzeko (bata gaztelaniazkoa eta bestea euskarazkoa), aldi baterako kontratuarekin gizarte-hezitzailearen lanpostuan aritzeko, Zizur Nagusiko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdi honen oinarriak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (https://sedeelectronica.zizurmayor.es/).

Zizur Nagusian, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2501666