30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

181/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniarien sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eta bete beharreko lanpostuen zerrenda onesten baita.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 4318/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniarien sei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13koan.

Bestalde, aipatutako deialdiaren 1.1 oinarriak xedatzen duenez, bete beharreko sei lanpostuak izanen dira lekualdatze-lehiaketaren ondoren hutsik gelditzen direnak, eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldiaren aurretik zehaztuko dira horien zenbakiak eta destinoak. Lekualdatze-lehiaketaren deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 3510/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 4642/2024 Ebazpenaren bidez, bete gabe deklaratu ziren mendi ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduran eskainitako lanpostuak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniarien sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda. Eranskinean agertzen da.

2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

3. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniarien sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian bete beharreko lanpostuen zerrenda. II. eranskinean agertzen da.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–MENDI INGENIARIAK (OPOSIZIOA)

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2.1.1 oinarria.

Onartuak:

ABADIA FERRE, GUILLERMO

AVELLANOSA SANTOS, JAVIER

ESPARZA HUARTE, FERNANDO

GARCIA GARDUÑO, JOSE ANGEL

GARCIA-SERRANO CAPUZ, JUAN

GONZALEZ BATANERO, RAQUEL

GUADILLA SAEZ, SARA

LOPEZ DE VINUESA GAVILAN, STELLA

LOPEZ MORILLO, ALEJANDRO

LOPEZ PASARIN BASABE, FRANCISCO JAVIER

LOZANO ALVAREZ, RAQUEL

MADINABEITIA BERGARA, MIKEL

MARTINEZ GARRIDO, JOSE ANTONIO

NAVARRO PEREZ DE PIPAON, LAURA

OLZA DONAZAR, LUIS

OTEGUI ARRUTI, MARIA ISABEL

PASCUAL ANGUIANO, DAVID

PEÑALVER ALVAREZ, FERNANDO

PRIMICIA ALVAREZ, IRANTZU SAGRARIO

RECALDE IRIGOYEN, BEÑAT

RUIZ MIRAZO, JABIER

SANTESTEBAN INSAUSTI, XABIER

SORLI MORENO, SARA ANDREA

SUCUNZA RUIZ, FERMIN ARITZ

VIELA ECHARRI, MARIA

VILLOTA GALVEZ, MARTA

Baztertuak: inor ez.

2.1.1 oinarria.

Onartuak:

ARIAS LOPEZ, TERESA MARIA

BORDA PASCAL, ROBERTO

CIA CLEMENTE, JOSE

DE LA CRUZ MARTINEZ, EDUARDO

DIAZ OSES, MIKEL

ESQUIROZ TAINTA, ALEJANDRO

EZQUERRO RUBIO, TOMAS

GARCIA SANCET, MIGUEL ANGEL

ILLAN ZABALZA, ANTONIO

IÑIGO BLASCO, IKER

JATO LOSFABLOS, LUIS

MAROTO VIZCAYA, DANIEL

MAZKIARAN SAN ROMAN, IÑIGO

Baztertuak:

Ez betetzeagatik deialdiaren 2.1.2.c) atalean eskatzen den baldintza:

PEÑALVER ALVAREZ, FERNANDO

II. ERANSKINA.–MENDI INGENIARIAK

Plazak

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

SEXU-DELITUEN ZIURT.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

11743

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

1447

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

6864

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

6098

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

6862

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

11775

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

Iragarkiaren kodea: F2501318