30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Epatze deia 24-02076 gora jotzeko errekurtsoan, kalifikazio-epaimahaiaren egintza baten aurka, gizarte-langileen bi lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian

Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2025eko urtarrilaren 14ko probidentzia baten bidez, Udal honi igorri zion 24-02076 gora jotzeko errekurtsoa. Amaia Zabalza Arjolek jarri du, kalifikazio-epaimahaiaren egintza baten aurka gizarte-langileen bi lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea 10), interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketaren arabera).

Tafallan, 2025eko urtarrilaren 30ean.–Tafallako Udaleko idazkaria, Nekane Agreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2501508