2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
24-1801 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, 2024ko lan publikoaren eskaintza onesteari buruzkoa
Patxi Ibarrola Errok gora jotzeko 24-1801 errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruñeko Udaleko 2024rako enplegu publikoaren eskaintzari dagokiona. Eskaintza 2024ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27an, argitaratu zen.
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2501315