2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Akats zuzenketa goi-mailako tituludun kultur teknikarien 2 lanpostu oposizio bidez bete eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko egindako deialdia dela-eta argitaratu den onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendan
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2025eko urtarrilaren 28an:
Giza Baliabideetako teknikariak 2025eko urtarrilaren 27an egindako txostena ikusita, baita espedientean jasota dauden agiri guztiak ere, eta ohartuta goi-mailako tituludun kultur teknikarien 2 lanpostu oposizio bidez bete eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko deitutako oposizioan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendan dagoen akatsaz (2025eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3koan, argitaratua), honako hau ebatzi dut:
1.–Akatsa honela zuzentzea:
Deialdiaren 2.1 oinarrian, oposizioan onartuak izateko baldintzak betetzen dituzte izangai hauek: Edurne Lizarraga Jodar, Eva González Bazo, Josu Sola Belloso eta Izaskun Uzkudun Aldalur. Beraz, izangai horiek sartu dira txanda irekian parte hartzeko onartuen behin betiko zerrendan.
Hortaz, izangai horiek deituta daude 2025eko martxoaren 15ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) eginen den azterketara, gainerako izangaien baldintza berberetan.
2.–Zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 28an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2501306