2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, erdi mailako tituludunen 2 lanpostu (bateraezintasunarekin) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen hau onetsi du 2025eko urtarrilaren 28an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko erdi mailako tituludunen 2 lanpostu (bateraezintasunarekin) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2024ko azaroaren 22an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratu baitzen, ebatzi dut:
1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:
Onartutako izangaiak.
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**9561*** | RUIZ DE ARRIAGA REMIREZ, MIGUEL ANGEL |
Baztertutako izangaiak.
–Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a eta 2.1.b betekizunak.
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**7576*** | CAMBRA GARCIA, LUCIA |
–Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a betekizuna.
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**6150*** | CHASCO CHASCO, VIRGINIA |
–Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.b betekizuna.
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
**1394*** | AMIGOT REMON, IÑAKI |
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun naturaleko epean erreklamazioak aurkezten ahalko dira, eta eskaeretako okerrak zuzendu, eskabide bat aurkeztuta Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 28an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2501293