30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, ikuskatzaile laguntzaile lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen hau onetsi du 2025eko urtarrilaren 24an:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ikuskatzaile laguntzaile lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2024ko azaroaren 22an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratu baitzen, ebatzi dut:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartutako izangaiak: Bat bera ere ez.

Baztertutako izangaiak:

–Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.b betekizuna.

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

**4162***

JORDAN LORZA, FERNANDO

**5983***

IRUSTA APRAIZ, AINHOA

2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun naturaleko epean erreklamazioak aurkezten ahalko dira, eta eskaeretako okerrak zuzendu, eskabide bat aurkeztuta Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 24an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2501231