2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN ELORTZIBAR
Deialdia, liburutegiko arduradunen (C maila) lanpostu bat barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko
Alkatetzak 2025eko urtarrilaren 27an emandako ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, liburutegiko arduradunen (C maila) lanpostu huts bat prozedura murriztuaren bidez betetzeko. Honako hauek dira deialdiaren oinarriak:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da betetzea liburutegiko arduradunen lanpostu bat, C mailakoa, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez, Noain Elortzibarko Udalean aritzeko, jarraikiz behar den prozedurari, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan aurreikusitako prozedurari.
1.2. Hautatzeko prozedura honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:
–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.
–Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamendua.
–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, betebehar hauek bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetu arte:
a) Noain Elortzibarko Udaleko funtzionarioa izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
b) D mailako liburutegiko laguntzaile lanpostu baterako izendatu izana.
c) Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidetzat hartutako beste titulu bat izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.
Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, tituluaren ordez administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna izatea frogatzen ahalko da.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Udalaren erregistro orokorrean (09:30etik 13:30era bitarte) edo egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16,4. artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, 20 egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eskabideak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 33,80 euroko tasa ordaindu beharko da. Zenbateko hori ordaindu behar da Udalak Caixabanken duen kontu-korrontean (zenbakia: ES48 2100 5264 54922 0006 5040).
Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
3.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Bat.–Eskabidea, deialdiaren II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa.
Bi.–Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
Hiru.–Desgaitasuna duten izangaiek, probak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskaeran adieraztea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta aginduko du Udalaren web orrian (https://noain.es/eu/) argitara dadila.
4.2. Behin-behineko zerrenda webgunean argitaratu (https://noain.es/eu/) eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Udalaren webgunean (https://noain.es/eu/) argitaratzeko aginduko du.
4.4. Eskaerak aurkezteko epea iraganik eta izangai bazterturik ez balego, onartutako izangaien behin betiko zerrenda zuzenean argitaratuko da.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: Sebastián Marco Zaratiegui, Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Francisco Javier Erro Lacunza, Udaleko lehen alkateordea.
Epaimahaikidea: Nieves Beloqui Ros, Udaleko kultur teknikaria.
Epaimahaikidea: Elena Izco Montoya, kulturako teknikari laguntzailea.
Epaimahaikidea: Fernando Ross García, Kultura Departamentuko tenikaria.
Ordezkoa: Laura Irulegui, Kultura Departamentuko tenikaria.
Epaimahaikidea: Begoña Lausín Serrano, langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Lourdes Roldán Iribertegui.
Epaimahaikide idazkaria: Víctor Manuel Mendívil Zubizarreta, idazkaria.
Suplente: don Carlos Revilla Pascual, interventor.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2025eko martxoaren amaieran hasiko da.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko probak non, noiz eta zer ordutan eginen diren. Denak eginen dira egun berean.
Oposizioko probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin.
Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak honako oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
Oposizioko ariketa guztiak plika sistemaren bidez eginen dira.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehen ariketa.
Lehenbiziko ariketa, teorikoa, "test" motako galdera-sorta bat izanen da, berrogei galderaz osatua, bai ezagutza orokorrei buruz bai lanpostuko jardueren gaineko berariazko gaiei buruz, eta erantzunetako bakarra izanen da zuzena. Galderak I. eranskinean azaltzen diren gaiei buruzkoak izanen dira.
Proban 0 puntutik 40 puntura bitarte lortzen ahalko dira. Galdera guztiek balio bera izanen dute, eta lau erantzun posible. Oker erantzundako galdera bakoitzagatik %25 kenduko da.
6.3.2. Bigarren ariketa.
Praktikoa, liburutegiko arduradun lanpostuko eginkizunei buruz epaimahaiak bi kasu praktiko planteatu, eta idatzita ebatzi beharko dira.
Kalifikazioa: ariketa honetan gehienez 60 puntu emanen dira.
Epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen.
Proba hau egiteko ez da inolako materialik erabiltzen ahalko. Zerbait behar izanez gero, epaimahaiak emanen du.
6.4. Baztertutako geratuko dira lehendabiziko ariketako puntuazioa eta bigarrenekoa batuta 50 puntu, gutxienez, lortzen ez dituzten izangaiak.
6.5. Ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak: Lehen ariketa, 40 puntu. Bigarren ariketa, 60 puntu.
Plika sistemaren bidez eginen dira ariketak.
7.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.
7.1. Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan, gainditu duten pertsonen zerrenda, bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazioarekin eta lortutako puntuazioari jarraituz.
Berdinketarik gertatuz gero, lehen ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren ariketan lortutako puntuak hartuko dira aintzat.
Orobat, zerrenda hori alkateari igorriko zaio, espediente osoarekin batera, baita gainditu duen izangaia izendatzeko proposamena ere.
Izendapen proposamena deialdiak Udalaren webgunean duen fitxan ere argitaratuko da.
8.–Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Alkateak funtzionario izendatuko du aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia, C mailako liburutegiko arduradunen lanpostuan aritzeko.
8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta argitaratu eta biharamunetik aurrera izenen ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak. Jabetza hartzearen gaineko akta eginen da, eta interesdunak sinatu beharko du.
8.3. Hautaprobak gaindituta deialdiaren xede den liburutegiko arduradunaren lanpostua (C maila) betetzeko izendatua dena C mailari atxikiko zaio, eta plantilla organikoan maila eta lanpostu horretarako ezarrita dauden ordainsariak jasoko ditu.
8.4. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen araubide juridikoa.
8.5. Deialdiaren xede den lanpostu baterako izendatzen den langilea lehengo eginkizun berberetan arituko da, baina, horietaz gainera, maila berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkio.
9.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. gaia.–Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema: egungo egoera, antolaketa eta funtzionamendua. Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarea.
2. gaia.–32/2002 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Liburutegien Sistema arautzen duena. 10/2007 Legea, ekainaren 22koa, irakurketari, liburuari eta liburutegiei buruzkoa.
3. gaia.–Noaingo liburutegi publikoa: misioa, zerbitzuak eta eginkizunak. Noaingo Udalaren kultur arloko zerbitzuak.
4. gaia.–Argitaletxeak eta liburuaren merkataritza gaur egun: formatuak eta euskarriak. Liburu elektronikoa.
5. gaia.–Liburutegiak: kontzeptua, motak eta eginkizunak. Liburutegi publikoa: eginkizunak eta zerbitzuak. 10. gaia.–UNESCOren agiria liburutegi publikoei buruz (2022).
6. gaia.–Liburutegi publikoaren zerbitzuen planifikazioa, kalitatearen kudeaketa eta ebaluazioa.
7. gaia.–Liburutegi publikoaren bilduma: plangintza, hautapena, eskurapena, mantentze-lanak eta garapena. Funtsen antolaketa eta prozesu teknikoa (sarrera librea eta gordailua).
8. gaia.–Deskripzio bibliografikoa: kontzeptua eta eginkizuna. Deskripziorako tresnak: RDA eta MARC21 formatua.
9. gaia.–Sailkatzeko sistemak: Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU).
10. gaia.–Informazio eta komunikazio teknologiak liburutegi publikoan. Interneteko liburutegiak. Web soziala.
11. gaia.–Liburutegi publikoa herritarrentzako hurbileko zerbitzu gisa kultura, informazioa, prestakuntza eta aisialdia eskuratzeko orduan. Irakurketaren sustapena eta zabalkundea. Liburutegiaren hedapenerako zerbitzuak. Irakurle klubak.
12. gaia.–Erabiltzaileen prestakuntza. Arlo mediatikoan eta informazionalean alfabetatzea eta etengabeko ikaskuntza.
13. gaia.–Liburutegi publikoa eta tokian tokiko memoria. Tokian tokiko gaiak aukeratzea: gaien esparrua, agirien definizioa, eskurapena, antolaketa eta hedapena.
II. ERANSKINA.–PARTE HARTZEKO ESKABIDEA
https://administracionelectronica.navarra.es/AccesoFicheros/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/Bon/IMPRESOSG/005_Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf
Iragarkiaren kodea: L2501207