2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MARTZILLA
Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, zuzendariaren eta gizarte-langilearen lanpostuak betetzeko, funtzionarioen araubidekoak eta destinoa Matzillako San Bartolomé egoitzan dutenak
Martzillako Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, deialdi bat onetsi zuen, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, zuzendariaren eta gizarte-langilearen lanpostuak betetzeko, funtzionarioen araubidekoak eta destinoa Matzillako San Bartolomé egoitzan dutenak.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
Deialdi honen oinarriak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (https://marcilla.sedipualba.es/).
Martzillan, 2025eko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2501571